Telezentro eta Telezentro Sareen bostgarren biltzarra. Kursaal Elkargunea, Donostia, 2006-ko Martxoak 23-24

Telezentro eta Telezentro Sareen bostgarren biltzarra. Kursaal Elkargunea, Donostia, 2006-ko Martxoak 23-24

AURKEZPENA

Telezentro eta Telezentro Sareen V. Biltzarraren bitartez, “haustura digitala” deritzona murrizten diharduten arduradun publiko eta pribatuak bildu nahi dira.

Tunezen egin zen Informazioaren Gizarteari buruzko munduko azken goi-bileran 200 herrialde inguru izan ziren; hango azken deklarazioan, pertsona ardatz duen Informazioaren Gizartea eraikitzeko konpromisoa hartu zen, irekia eta garapenera bideratua, Nazio Batuen Gutuneko helburuak eta oinarriak, Nazioarteko Eskubidea eta multilateralismoa kontuan izango dituena, eta Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala guztiz errespetatu eta babestuko duena.

Telezentro eta Telezentro Sareen V. Biltzarraren helburu nagusia pertsonekin, herritarrekin lan egiten duten agenteen artean esperientziak trukatzea izango da; hala, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiek - IKT ematen dituzten aukeren aro berrian sar daitezen.

KZguneko argazkia

Eusko Jaurlaritzak antolatu du biltzar hau. 2006ko martxoaren 23an eta 24an izango da Donostiako Kursaal jauregian. Une egokia izango da telezentroen garapen programen etorkizunari buruzko proiektuak, ikuspuntuak nahiz desirak trukatzeko.

Biltzarrak bi zati izango ditu. Alde batetik, zati generikoak Interneteko prestakuntzaren, Sarean sartzearen, telezentroen etorkizunaren, software askearen eta Informazioaren Gizartearen beraren gaineko azterketak bilduko ditu; bestetik, berriz, zati partikularrean esperientziak erakusteko mahaiak izango dira, eta, bertan, zenbait proiekturen gaiak jorratuko dira, hala nola, dinamizatzaileak, zentroen iraunkortasuna, Internet/landa garapena binomioa, teleprestakuntza, telelana, eta administrazio elektronikoa.

Argi dago Kursaal jauregiko batzar honek telezentroen eta telezentro sareen egungo egoera islatuko duela; proiektuen egoera hori erakusketariek azalduko dute biltzarrarekin batera egingo den proiektuen eta programa instituzionalen erakusketan.

Antolatzaileak: EJIE, Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea. Ogasun eta Herri Administrazio saila, Eusko Jaurlaritza.